Xabier SantxotenaXabier Santxotena zuraren eskulangintzarekin aspalditik lotuta egon den familia baten semea da, eta gazte-gaztetatik eskulturak erakarrita sentitu da. 1970ean, Jorge Oteiza ezagutu zuen, eta harrezkero beraren dizipulu esanguratsua izan da. Geroago, Vitoria-Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen, alderdi primitiboaren eta kultuaren artean, alderdi naturalaren eta leunduaren artean. Bere lehenengo sorkuntza-lanetatik, obren serie edo familien formulari heldu dio. Poeten eta pilotaren omenaldiak, menhirrak, Gernika, Planetariuma, Basoak, Irrintzia. Pieza singular ugari egin ditu, hala nola iturriak, ur-jauziak, kanpoalderako eskulturak, altzairuz, zementuz edo brontzez eginak, instituzio edo museoentzat. Gaur egun, Artziniegan (Araba) duen tailerrean, eskulturan eta poesian soilik dihardu.