Urtero legez, Gabonetako jaiotzekin erakusketa egingo dute Santxotena museoan; aurten, inoiz baino gehiago egongo dira, munduko 933 jaiotza, hain zuzen.
Mundua bertatik bertara bidaiatuz ezagutu ezin dutenentzat hainbat aukera daude. Horietako bat da Santxotena museoko jaiotzen erakusketa. Mundu osoko 933 lagin egongo dira ikusgai urtarrilaren 31 bitarte, Artziniegako (Araba) museoan; Euskal Herrian bertan eginiko jaiotzez gainera, bost kontinenteetako lanak daude erakusgai, mundu osoko kulturak ezagutzeko aukera ematen dutenak. Besteak beste, Pazko uharteko (Txile) moai irudiak eta Errusiako matrioskak imitatzen dituzten jaiotzak ikus daitezke, baita Australiako harri gorriekin eginikoak ere, eta kaktus landareekin eginiko jaiotza etiopiarrak.[..]
Berrian gehiago.